Joan Garcia i Oliver
Joan Garcia i Oliver | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko azaroaren 4a - 1937ko maiatzaren 16a
1936ko azaroaren 4a - 1937ko maiatzaren 17a ← Mariano Ruiz-Funes - Manuel Irujo → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Reus, 1902ko urtarrilaren 20a | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Heriotza | Guadalajara, 1980ko uztailaren 17a (78 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, anarchist terrorist (en) eta anarkosindikalista | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Kidetza | Lanaren Konfederazio Nazionala Los Solidarios |
Juan García Oliver (Reus, Katalunia, 1901eko urtarrilaren 20a-Guadalajara, Mexiko, 1980ko uztailaren 13a) anarkista ospetsua izan zen. Buenaventura Durrutirekin batera «Los Solidarios» taldea sortu zuen; talde horrek, antza, atentatu batzuk antolatu zituen, tartean Alfontso XIII.a Borboikoa erregearen aurkako saiakera. Ministroa Largo Caballerorekin, gerra bukatu ondoren erbesteratu zen eta Mexikon hil zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaro gogorra izan zuen: ikasketak egiteko arazo handiak izan zituen eta gazte-gaztetatik lanean aritu behar izan zen. 15 urtez Bartzelonara joan zen eta han ostalaritza lan egin zuen.
1919an UGTn integratuta zegoen sail batean afiliatu zen, baina gero CNTn integratutako Ostalaritza, Jatetxe, Kafetegi eta Eranskinen Batasunaren konstituzioan parte hartu zuen. Los Solidarios ekintza-taldearen sorreran parte hartu zuen (1922), Zaragozan Juan Soldevila y Romero kardinalari eta, Manresan, Joan Laguía Lliteras, Sindikatu Libreetako idazkari nagusiari eraso egin ziena.
1924an Burgosen atxilotu zuten. Espetxetik atera zenean, Frantziara joan zen. 1925eko uztailan aurrera egin ez zuen erregearen aurkako erasoaren prestaketan hartu zuen parte. 1926an, Tafallan atxolotu zuten eta Iruñean espetxeratu zuten. Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean aske geratu zen eta Bartzelonara itzuli zen. Berak asmatu omen zuen CNTren bandera gorria eta beltza, 1931ko maiatzaren 1ean lehen aldiz jarri zena. FAIko idazkaria izan zen eta CNTren hirugarren kongresu konfederalean parte hartu zuen Madrilen, 1931ko ekainean.
1932an Alt Llobregateko matxinadan parte hartu eta berriro espetxeratu zuten. Batzorde Iraultzaile Nazionalaren sorrera bultzatu zuen (Badalonan zuen egoitza) eta 1933ko urtarrileko altxamendua zuzendu zuen; berriro ere kartzelara eraman zuten. 1936ko otsailean ezkerreko hauteskunde-garaipenaren ondoren kaleratu zuten. 1936ko maiatzean Zaragozan egin zen CNTren IV. Kongresuan parte hartu zuen, eta altxamendu militarrari begira, armak hornitzea bilatzen zuen taldean sartu zen. 1936ko uztailean Kataluniako Milizia Antifaxisten Batzordea eratzea bultzatu zuen eta Aragoiko frontera joan zen Aguiluchos zutabea antolatu zuen, baina Bartzelonara berriro deitu eta agintea hartu zuen, CNTko ordezkaria zen Batzordean, gerra saileko buru gisa. CNT-FAIko ordezkari gisa Francisco Largo Caballeroren gobernuan Justizia ministroa izan zen (1936ko azaroaren 4tik-1937ko maiatzaren 19a arte).
"Herri Gerrako Eskolak" antolatzen hasi zen eta atxilotu politikoentzako lan-esparruak sortu zituen. 1937ko maiatzeko gertakarietan Bartzelonako cenetistei eskatu zien Bartzelonako kaleetan piztutako borroka gelditzeko; eskaera hau oso kritikatua izan zen gero. 1939an erbesteratu zen eta Suedian, Venezuelan eta Mexikon bizi izan zen eta azken horretan hil zen 1980an. Memorien liburu bat idatzi zuen oroitzapenak bilduz, El eco de los pasos, alegia.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El eco de los pasos, autobiografia.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agustín Guillamón: Ecos y pasos perdidos de Juan García Oliver, Calumnia Edicions, 2021
- Miguel Amorós: Durruti en el laberinto, Muturreko Burutazioak, Bilbo, 2006. ISBN 9788496044739.
- Fulvio Abbate, Il ministro anarchico, Baldini Castoldi Dalai, Milan, 2004.